1. |
Dantzatzen duen jendea
02:53
|
|
||
Aspaldi galdu zenuen dantzatzeko lotsa guztia, ahaztua geratu zen alkandora zahar batean, musikarik ez badago zure buruan milaka abesti, ondo pasatzea ez da inoiz zuretzat garesti.
Auzokoen inbiria, leihoetako amonen bizi poza, oinutsik mugitzen zara, hautsiak zapatak eta botak, sukaldeko janariak zure eskuetan pozik daude, zure abesti eta dantzek zaporea hobetzen baidute.
Biziki maite dugu dantzatzen duen jendea, goizez ala gaua izan, tabernan edo etxean. Biziki maite dugu dantzatzen duen jendea, nahiz eta kalean egon eta denak zuri begira!
|
||||
2. |
Nigatik eta denengatik
02:36
|
|
||
Txikia nintzenian, jostaldi orduan, ezkutaketan jolasten, eskolako hoberena, neska bilatuena, aurkitzeko zailena, netzako ez baitzan jokua, zan ohore kontua. Izkin guztiak ezagunak, momentu ona itxaroten, eta azkena nintzenian, korrika baino hega egiten nuen.
Eta nigatik eta denengatik! Bai, nigatik eta denengatik! Hau nigatik eta denengatik! Eta zugatik eta denengatik!
Urteak joan-etorri, nik igual jokatzen nuen, mundu guztia laguntzen nuen eta ez nuen ezer jasotzen, hori ezin nuen ulertu, nik dena ematen nien eta azken ostiralean haserretu egin nintzen. Edateko atera nuen, baita dantzatu ere, eta beraiek asper eginda, arrausika eta hitzik esan gabe!
Eta edan nuen, nigatik eta denengatik! Dantzatu nuen, nigatik eta denengatik! Larrua jo nuen, nigatik eta denengatik! Lan egin nuen…
|
Sendabelarrak PV, Spain
2014. urtearen erdialdean gure lorategietara uhinak ailegatu ziren Zintzilik Irratiak bilduma bat kaleratu behar zuela esanez bere 30. urteurrena ospatzeko. “Ba nik abesti bat grabatu nahiko nuke”, “Baina ez daukagu talderik”, “Ba goazen osatzera, aitzakia merezi duela”. Eta gaur egun horretan gaude... ... more
Streaming and Download help
If you like Sendabelarrak, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp